Etika-kodea

Bizitzak eskuratzen duen guztia bizi izan dudala ustelakoan nengoenean, jende talde bat ezagutu nuen, helburu berak bildu duena, proposatze eta erabakitzeko eskubidea. Ilusio partekatua ohituraz eta ideologiaz aparte. Bizitza eta politika nola hartzen denarekin lotura duena, benetazko aldaketan esperantzarekin lotura duena, benetazko aldaketa ilusioz lorturikoa, partekatutako ilusioa, gauzak beste moduan egin daitezke eta egin behar direlakoan izanda.
Ederra izan da politikan parte hartu izan ez baina bai egin duen jendea ezagutzea. Guztion ongizaterako lan biribila egitea besterik ulertzen ez duen jendeak. Bizipoza izan da hiritar talde bat hiritar guztiei zabalitako elkargune bihurtzea bizitzea.
Alaia izan da eta izaten ari da mundu bidezkoago eta berdintasunezkoagoa lortzeko talde honek lan egiten ikustea. Modu ezegonkor, sede barik, eurorik gabe, hiritarrek amore utzitako lokaletan, kafetegietan, gizarte etxeetan edo gure Lurralde Historikoko batzorde eta administrazio batzarrak batzen diren etxeetan.
Ilusioz bizi izan naiz jendeak bere denbora, trebetasunak eta gaitasunak, bere osasuna eta dirua musutruk ematen ikustea. Askotan jendeak hainbat lan-taldetan parte hartu du intimitatea, familia, bikotea edota lagunak baztertuz bizitza publikoa onbideratzeko eta hiritartasunari bideratzeko asmoarekin.
Ohiko politikatik kanpoko jende talde bat gai izan da tresna demokratikoak erabilita politika berria sortzeko eta gaur Etika-kode hau aurkezten du, laster aipatuko dudana.
Borondate eta fede on duen jendea, politikan hasten da bere buruari etika zorrotza exijitzen diona.
Dudarik gabe etika zorrotz honek gaur egungo gizarteak (politikari-klaseak ostopatu duena, barruti pribatu bihurtu duena) behar dituen irtenbideak bilatu eta aurkituko ditu.
Hau guztiagatik SUMANDO – HEMEN GAUDEren Etika-kodea jaio da SUMANDO-HEMEN GAUDEren taldeak lan bikainaren ondorioz.
Laburbilduko dut.
SUMANDO HEMEN GAUDE osatzen garen jendearen jarduera Etika Kode honen bidez arautzen da.
Beraz, honekin bat gatoz:

  • Giza Eskubideen aldarrikapen unibertsalaren ezarpena eta erabilera defendatzearekin.
  • Gatazka ebazteko prozedura baketsuekin, indarkeri mota guztien aurka
  • Herritar partaidetza zuzena eta berdintasunezkoa sustatzearekin
  • Demokrazia eta herri-subiranotasuna berrezkuratzeko lan egitearekin
  • Erabakiak hartzerakoan herritar partaidetza askea bermatzearekin
  • Berdintasuna sustatzearekin, gizartean nahiz SUMANDO HEMEN GAUDEn
  • Gure erakunde eta instituzioetan elkarrizketa eta adostasuna bultzatzearekin
  • Edozein hauteskunderen aurreko edo geroko ituna SUMANDO HEMEN GAUDEren hauteskunde-programa bete dezala exijitu eta errespetatzearekin.
  • Bai barneko hautatuak bai publikoak ezeztagarriak izan dezaten exijitzearekin
  • Kargu publikoen zentsura, eta bere kasuan ezeztatzea onartzearekin, gure programa arrazoirik gabe ez betetzeagatik edota kudeaketa tzarra aritzeagatik
  • Gure ondareariburuz kontu ematearekin, kargua onartu aurretik, kargua aritzean eta behin kargua utzita
  • Erakundearen edo instituzio kargu hautatuek eta euren aholkulari eta teknikariek soldata Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren hirukoitza gehinez edukitzearekin
  • Pribilegio Judizialei uko egitearekin, adibidez aforamenduari
  • Kontu emanez eta gardentasunaz arduratzearekin
  • Gure antolaketa eta eztabaidatuko den gai-zerrenda argitaratzearekin.
  • Erabakiak hartzerakoan alde bateratzearekin, familiarekiko estekadurak izaten badira
  • Ate birakariei uko egitearekin
  • Inputatuek, ikertuek, auzipetuek edo zigortuek kargua ustearekin
  • Barneko karguentzat gehienez 4 urteko agintaldiarekin
  • Kargu publikoentzat gehienez 8 urteko igintaldiarekin
  • Diru publikoarekin gastu ez funtsezkoak ez egitearekin
  • Ibilgailu ofizialei uko egitearekin
  • Gauzazko soldata edota alokatzeko laguntzak kargua bizi den udalerrian denean ez jasotzearekin
  • Gure jarduerak eraginkorra izateko behar duen denbora ematearekin
  • Bateraezin-araubidea onartzearekin
  • Errentaren aitorpena, ondare eta zigor-aurrekarien ziurtagiriak ematearekin, baita lanbide tituluak. Kargu publikoa hartu aurretik, aritzean eta behin utzita.

Gure gasteek hitza hartuko balute….gure nagusiek hitza hartuko balute…bozkatzen ez dutenek hitza hartuko balute…haiek erabakiko balute “politikaria” hitzak duen esanahia…Lana, duintasuna, hurbiltasuna, ilusioa eta bereziki zintzotasuna hitzak agertuko lirateke.
Politikan zintzotasunak adierazten du gardentasuna, onestasuna, berdintasuna, aniztasuna, horizontaltasuna, zeharkaltasuna, merkatuetatik kanpo burujabetasun adimena, duintasuna guztiontzat, guztion betebeharretatik sorturiko eskubideak, ongizaterako adostasuna bilatzea, partaidetza demokratikoa eta bereziki hauteskunderen aurretik emandako hitza eta programa betzea.
Argi dago, zintzosauna saltzen badugu, zintzotasuna exijituko digute beraz zintzotasuna exijituko diogu geure buruari.
Honekin gure hautagaitzaren arrakasta bermatua dago.
Hedabideen arduraduna,
SUMANDO HEMEN GAUDE.